XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERASKINA

PLAZA-KOPURUA: 1

IZENA: Teknikari berezilaria (Hagin-Protesigilea).

TITULAZIOA ETA ESKATURIKO BESTE BALDINTZAK:

Goi-mailako batxilergoa edo lanbide hezkuntzako 2. mailako titulua edo aipatzen den arlo profesionalean prestakuntza baliokidea.

EXAMIN ESKUBIDEAK: 1.500 PTA.

TOKIA: Medikuntz eta Odontologi Fakultatea.

HAUTAPEN-SISTEMA:

Gurakoen hautaketa lehiaketa-aurkaritzaren sistemaren bidez burutuko da:

- A) AURKARITZA-FASEA:

Ondoren zehazten diren ariketak egin beharko dira, hauek aitortzen zaien izaera izango dutelarik:

Lehenengo ariketa:

Derrigorrezkoa eta kanporatzailea, deialdi honen eranskineko gaitegiaren lehenengo atalekoen artetik azarean ateratako 2 gai garatu beharko dira, gehien dela lau orduren buruan.

Ariketa 0tik 10erarteko puntuazio batekin kalifikatuko da, 5 puntutako gutxienezkoa lortzen ez duten gurakoak automatikoki bazterturik geratuko liratekeelarik.

Bigarren ariketa:

Derrigorrezkoa eta kanporatzailea, deialdi honen eranskineko gaitegiaren bigarren atalekoen artetik azarean ateratako bi gai garatu beharko dira, gehien dela lau orduren barruan

Ariketa 0tik 10erarteko puntuazio batekin kalifikatuko da, 5 puntutako gutxienezkoa lortzen ez duten gurakoak automatikoki bazterturik geratuko liratekeelarik.

Hirugarren ariketa:

Derrigorrezkoa eta kanporatzailea, deialdia eginiko plazaren beraren eginkizunei buruzko edukin bereziki praktikoa izango duen proba burutu beharko da, Epaimahaiak zehaztuko duen denboraren barruan.

Ariketa 0tik 10 erarteko puntuazio batekin kalifikatuko da, 5,00 puntutako gutxienezkoa lortzen ez duten gurakoak automatikoki bazterturik geratuko liratekeelarik.

Laugarren ariketa:

Borondatezkoa eta izaera ez kanporagarria izanik, Epaimahaiak zehazturiko eran, euskara hizkuntzaren ezagupen ahozko eta idatzia frogatu beharko da.

Ariketa 0 eta 4 puntu artean kalifikatuko da.

Bostgarren ariketa:

Borondatezkoa eta izaera ez kanporagarria izanik, ingelesaren jakite-maila zehaztera zuzenduriko probak burutu beharko dira.